XX Marcha a pie por el Parque Natural de Valderejo eu

Valderejoko Parke Naturalean zehar XXIII. Ibilaldia

Valderejoko zehar Ibilaldia

Noiz:
Urriak 25 igandea

Hasiera puntua:
Valderejoko Parketxea (Lalastra)

Publikoa:
Publiko guztiak

 

Zer egingo duzu urriaren 25an? Zer egingo duzu urriaren 25ean?  Xendazaletasuna eta natura gustuko badituzu, ezin duzu Valderejo Parke Naturalean zehar XXIII. ibilaldia galdu.  Aurten 23. edizioa ospatzen duen ekitaldi honek kirol honen bidez parkeko baliabide natural eta kulturalak ezagutzera gonbidatzen du publikoa.

Horretarako, bi ibilbide prestatu ditugu:

 

Ibilbide luzea

Valderejoz kilometro gehiagotan gozatu nahi duten partaideentzat pentsatutako ibilbide berria.

 

Ibilbide familiarra

Ibilbide hau haurrak dituzten familientzat eta ibilaldi lasaiagoa nahi duten partaideentzat pentsatua dago. Gainera, bilaketa jolas bat ere izango du, martxan zehar eremua ikuska dezazuen (adina: 14 urte arte).

Gainera, bertako produktuen zozketa eta bestelako sorpresak izango ditugu.

 

 

Oharrak

  • Ekitaldiak Gurutze Gorriaren eta Gaubeako Babes Zibilaren babesa izango du.
  • Antolatzaileak ez dira arduradunak izango ibilaldiaren zehar agertu daitekeen istripuengatik. 
  • Antolatzaileek aldatu ditzakete ibilbideak partaideen segurtasuna bermatzeko.
  • Ibilaldian zehar errespeta ezazu Parke Naturala eta bere araudia

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioan izena ematea zein martxan parte hartuko duzun adieraziz. Gehieneko edukia 300 pertsonara arte.

BETETA