Araudia - valderejoparkea
CAB normativa eu
Araudia
normativa valderejo eu
Martxoaren 15eko 47/2016 Dekretuaren bidez, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) kontserbazio bereziko eremu eta hegaztientzako babes bereziko eremu izendatu da eta naturgune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.
Valderejo izenez ezagutzen den lurralde honetako eremua, Parke Natural izendatu zen urtarrilaren 14ko 4/1992 Dekretuaren bidez. 2022. urtean Bigarren Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (II NBAP) onartu zen abenduaren 13ko 152/2022 Dekretuaren bidez. Halaber, ekainaren 18ko 146/2002 Dekretuaren bidez, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa arautzeko II. Plan Zuzentzailea onartu zen.
Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, 9/2021 LEGEAk, azaroaren 25ekoa, 59.2 artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Natura-ondarearen arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sailak onartutako kontserbaziorako helburuak, arauak eta gidalerroak oinarri hartuta, lurralde historikoetako foru-organoek kontserbazio-jarduketa edo neurri egokiak onartuko dituzte guneak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, bai eta habitat naturalak eta espezieen habitatak narriadura saihesteko neurri egokiak eta gune horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak saihesteko neurriak ere.”
Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBE Kudeaketako Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE-HBBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.
-
Araudi orokorra:
- 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa.
- KONTSEILUAREN 1992ko 92/43/EEE zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoa.
- EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2009/147/EE ZUZENTARAUA, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa
-
Naturagunearen araudia:
- Urtarrilaren 14ko 3/1992 Dekretua, Valderejo eremuko baliabide naturalen antolakuntza plana onesten duena.
- 4/1992 Dekretua, martxoaren 31koa, Valderejoko eremua parke natural izendatzen duena. .
- 47/2016 Dekretua, martxoaren 15ekoa, Honen bidez, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) kontserbazio bereziko eremua eta hegaztientzako babes bereziko eremua izendatzen da, hori kontserbatzeko neurriak barne.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 345/2017 Erabakia, ekainaren 6koa, behin betiko onarpena ematen diona Natura 2000 Sareko ES2110024 Valderejo-Sobron-Arzena mendilerroa KBE/HBBE naturagunearen kudeaketa gidalerro eta neurrien agiriari eta Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko III. Planari (EKAP).
- 52/2007 Foru Dekretua, ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez Valderejoko Parke Naturaleko erabilera murriztuko bide eta pistetan motordun ibilgailuak zirkulatzeko baimenak erregulatzen dituzten arauak onartzen dira.
- 177/2020 Foru Agindua, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.
-
152/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroko, Valderejoko Parke Naturaleko, Kontserbazio Bereziko Eremuko eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuko Natura Baliabideen Antolamendurako II. Plana onartzen duena.