Educación Ambiental para Centros Escolares eu

Ikastetxeentzako ingurumen hezkuntza

Ingurumen heziketa intro

Valderejoko parke naturalak eskaintza egiten die ikastetxeei, hainbat programa didaktikotan parte har dezaten. Programen edukiak maila askotako ikasleentzat egokituta daude, haur hezkuntzatik heziketa zikloetaraino. Programek helburu eta eduki desberdinak dituzte, baina guztiek ere ildo erkidea dute: parketxeko bisitaldia, ibilbideak eta jarduera osagarriak. Irakasleek nahi izanez gero, dena delako programa ikasleek unean-unean lantzen dituzten ikaskuntzako edukietara moldatu daiteke, bisita ahalik eta baliagarriena izan dadin.

 

Bisitari buruzko argibideak:

  • Bisitak asteartetik ostiralera egin daitezke, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta doakoak dira.
  • Ikastetxeak, berriz, autobusa eta ikasleen jatekoa kudeatu behar ditu. Komeni da ikasleek ura eta hamaiketakoa ekartzea.
  • Beharrezkoa da urte sasoiaren araberako arropa eta oinetakoak ekartzea, bai eta arkatza eta borragoma ere.
  • Gehienez ere, 40 ikaslek batera egin dezakete bisita (30 ikaslek Haur Hezkuntzan), eta irakasleak arduratu beharko dira ikasleak ongi porta daitezen. Taldea ugariagoa bada, badira beste bisitaldi mota batzuk. Horiei buruzko informazioa eskura daiteke harremanetan jarrita parketxearekin.
  • Ikasleak 10:30ean helduko dira, eta bisitaren iraupena alda daiteke, zer unitate didaktiko hautatzen den eta ikastetxearen jardun denbora zenbatekoa den.
  • Mugikortasun urriko ikasleek lur orotako aulkia (Joëlette aulkia) balia dezakete ibilbidea egiteko. Galdetu aulkiaren eskuragarritasunaz.

 

 

Eduki publikatzailea

Actividades educacion infantil valderejo

Haur Hezkuntza

Ikusi gehiago
Actividades primaria valderejo

Lehen Hezkuntza

Ikusi gehiago
Actividades secundaria valderejo

Bigarren Hezkuntza

Ikusi gehiago
Actividades bachiller valderejo

Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak

Ikusi gehiago