Erabilera publikoko ekipamenduak - valderejoparkea
Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Valderejo eu
Valderejoko parke naturaleko aisiaguneak eta aparkalekuak
Valderejoko parke naturalean bi aisiagune daude::
- Lalastrako aisiagunea, parketxearen atzean dagoena, Lalastra herrian (Araba). Egurrezko mahai eta eserlekuak ditu, baita ere zona estalia, zabuak, barbakoak, komunak, edateko ura eta zabor bilketa. Aparkalekua herrirako sarreran dago eta 50 beribilentzako eta 20 autokarabanarentzako lekua du. Badago beste aparkaleku bat, herrira heldu baino lehen (bidegurutzeko aparkalekua), 15 beribilentzako lekuarekin. Desgaituentzako aparkalekua badago, parketxearen ondoan. Erabiltzeko, harreralekuan eskatu behar da.
- Riberako aisiagunea, hustutako Ribera herrian (Araba). Egurrezko mahai eta eserlekuak ditu, eta oinez baino ez dago hara heltzerik.
Lalastrako aparkalekua parke naturalera sartzeko toki bakarra da. Debekatuta dago ibilgailua herrigunearen barruan aparkatzea (bertako biztanleak eta baimenduak izan ezik).
Erabilera arauak
Erabiltzaileek hondakinak banandu behar dituzte horretarako ipinita dauden edukiontziak egokiro erabiliz.
Ezin daiteke surik egin horretarako egokitutako lekuetan besterik. Uda aldian, sua egitea debekatuta dago eta barbakoak prezintaturik egongo dira.
Barbakoa guztiak erabilera erkidekoak dira eta bisitari guztiek dute haiek erabiltzeko eskubidea, heltzen diren hurrenkeraren arabera..
Ezin daiteke egurrik edo berezko elementurik erabili sua egiteko. Erabiltzaile bakoitzak bere egur ikatza erabili beharko du.
• Aisiagune eta aterpeetan kokatutako mahai eta eserlekuek bizitza baliagarri mugatua dute. Hortaz, erabiltzaileek lagundu egin behar dute, haiek kontuz erabiliz.
• Mahaiak ezin daitezke erreserbatu norbere gauzak bertan ipiniz. Mahaiak eta eserlekuak hutsik daudela iritziko da haiek okupatzen dituen inor ez badago.
H• Higiene zerbitzuak era egokian erabili behar dira, osasun eta garbitasun baldintzak mantentzeko. Instalazio horien erabilera desegokia, baita sortzen diren kalteak ere, haiek eragin dituen/dituzten pertsonaren/pertsonen erantzukizuna izango dira.
Debekaturik dago musika aparatuak erabiltzea.
Ura aurreztea aisiaguneen erabiltzaileen eginbeharra da. Erabiltzaile guztiak saiatu behar dira ur gehiegi ez gastatzeko.
Txakurrak loturik egon behar dira aisia esparru guztian
Ibilgailu pribatuak, horretarako prestatutako lekuetan utzi behar dira.
• Debekatuta dago akanpatzea. Autokarabanek ezin dezakete ireki leiho zabukaririk, ez eta toldorik zabaldu, sorgailurik erabili edo kanpoan mahai eta aulkirik ipini ere.
Debekatuta dago prestaturik ez dauden lekuetan aparkatzea. Lekuen edukiera errespetatu behar da.