Visita casa del parque Valderejo eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Ezagutu parketxea
Valderejoko Parkeko Parketxea Lalastrako herrigunean dago. Eraikina antzina haraneko eskola zegoen lekuan dago. Azpiegitura hori beste altuera batekin zaharberritu eta handitu zen, harrera, informazio eta interpretazio zentroaren funtzioak bete ahal izateko, eta, horrez gain, parkeko langileentzako bulegoak ere jartzeko. Aldapa batek elkar lotzen dituen bi solairu ditu. Bi solairuek 278 m2-ko azalera erabilgarria dute guztira, non zerbitzu horiek ematen baitira.
Gasteiztik A-1 errepidetik joango gara Langraiz Okaraino. Ondoren Pobes, Gesaltza AƱana eta Espejo norabidea hartzen da, Uribarri Gaubeara iritsi arte. San Zadornilgo Donemiliagan hasten da Lalastrara doan bidea.
Interpretazio erakusketa
Parketxean, interpretazio erakusketa bat du ikusgai jendeak. Beheko solairuan, 146 m2-ko azalera erabilgarria du, eta harrera eta informazio mostradore bat eta parkearen maketa bat daude.
Goiko solairua
- Orkatzaren bizitza. Ungulatu honen ezaugarri morfologikoei buruzko informazio panelak daude.
- Parkearen geologia eta geomorfologia. Parkearen eraketa geologikoa azaltzen duten azalpen panelak. Gainera, parkeko arroken erakusketa bat dago.
- Herbarioa. Tiradera altzari bat dago, Mediterraneoko ekosistemaren landarerik bereizgarrienetako herbarioa duena.
- Hegazti sarraskijaleen portaera. Hegazti sarraskijaleak irudikatzen dituzten maketak: sai arrea, errege mirua, sai zuria, korbidoak eta haien elikadura ohiturak.
Proiekzio gelak 35-40 lagun hartzeko lekua dauka. Egun, ikus-entzunezko bi material ikus daitezke, bata helduentzat eta bestea marrazki bizidunena, zabalkunde handiagokoa, non Valderejoren alderdirik nabarmenenak islatzen baitira. Parketxeko jendeari arreta emateko zerbitzuak ikus-entzunezko material hori eskaintzen duenez, ez dago ordutegi finkorik emanaldietarako. 25 minutu inguru irauten dute, eta nola euskaraz hala gaztelaniaz daude.
Gainera, Parketxean museo etnografikoa dago. Zentroa antzina Valderejoko Udaletxea zegoen lekuan kokatuta dago, Lalastrako kale nagusian, elizara iritsi aurretik. Bertan daude elementu historikoak, artisautzakoak eta landakoak, eta horien bitartez haran berezi honetako antzinako bizilagunen tradizioak eta bizitzeko modua nolakoak ziren ezagutuko dugu: teilak egitea, saskigintza, erlezaintza, eta abar.
Esparruko arauak
- Natura guneko langileen jarraibideak bete behar dira uneoro, eta horrelako tokietara bisita egiteko gutxieneko kortesia arauak bete behar dira.
- Parketxearen barruan ezin da arineketan egin, oihu egin, jan eta edan.
- Ezin da ezer lurrera bota, ez barruan ez kanpoan. Horretarako, zaborrontziak eta edukiontziak daude.
- Debekatuta dago erretzea esparru guztian.
- Erakusketetako elementuak eta altzariak kontuz erabili behar dira, eta ezin daitezke lekuz aldatu.
- 8 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
- Errespetatu gela bakoitzeko gehienezko lekuak.
JENDAURREKO ARRETA
Ordutegia
Neguan (urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 15:30-17:30
Udan (apiriletik irailera):
- Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00