Eduki publikatzailea

Senda Santa Ana Parque Natural de Valderejo

Santa Ana bidea

Bidezidorraren deskribapena

Riberatik Purongo haitzartera, Santa Anatik igarota

Riberan errepidea hartuko dugu, antzina Villafriara zihoan bidea. 500 metro ingurura, tentsio altuko kable batzuen ondoan, eskuineko bidea hartuko dugu. Zelai bat igaroko dugu makal batzuetara iritsi arte, eta hortik Anpo errekastoa zeharkatuko dugu. Elorri beltz eta zurien arteko bide batetik jaitsi eta hesiak igaro ondoren aurrera jarraituko dugu erkametz artean, zelai batera iritsi arte. Zelaia gurutzatu eta gora jarraituko dugu pinudiaren ertzeraino. Denbora gutxian pinudi batean sartuko gara.

Egoera eskasean dagoen errepidera iristean, ezkerrera jarraitu behar da metro gutxi batzuk, eta ondoren eskuineko bidetik jarraitu behar da, hesiarekiko paraleloan. Hasi garenetik 30 minutu inguruan Santa Ana mendi lepora iritsiko gara. Hortik 1.042 metrora dagoen tontorrera joan gaitezke (15 min). Hementxe hasiko da jaitsiera, arte eta azeri mahats artetik, Purongo haitzartera arte. Hesiak igaro ondoren eskuineko bidetik jarraitu behar da garangorri, arte eta gogortxu artean, jaitsieraren bukaerako haitzarteaz disfrutatuz. Haitzartera iristean Purongo bidetik jarraitu Riberara arte edo Herranera jaitsi. 

Senda Santa Ana Parque Natural de Valderejo

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

  1h.

Malda

   224 m.

Distantzia

  3,6 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Vallegrull bidea

Riberatik Vallegrullera

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Portilla bidea

Lalastratik Riberara Portillako zelaietatik

Ikusi gehiago