Eduki publikatzailea

Senda Lerón PArque Natural de Valderejo

Leron bidea

Bidezidorraren deskribapena

Lahozetik Leron mendatera

Lahozetik abiatuz herriaren eskuineko aldera doan bide bat hartuko dugu, eta hala, Paules haranera sartuko gara. Metro gutxira urmael bat igaro, hesiak zeharkatu eta errekasto batera iritsiko gara. Errekastoa gurutzatu eta finka baten muga ikusiko dugu ezkerreko aldean.

Ondoren, bidearen ezkerreko aldean larre bat eta eskuinean sasiz eta arrosaz estalitako ezponda aurkituko ditugu. Pinu gorriz osatutako baso baten beheko aldetik joango gara, eta metalezko atea zeharkatu ondoren Lerongo mendatera igoko gara pixkanaka. Pixkanaka pagadi itzaltsua eta iluna agertzen da pinudiaren ondoren. Igotzen garen heinean, basoa argitzen joaten da. Leron mendatera iritsi ondoren, Recuencoko mendi gailurra (1.240 m) ikusi daiteke, zeina igotzeko egokia den.

Eremu honetatik haraneko goiko aldeetan nagusi diren haitzak ikusi daitezke, sai arreek habiak jartzen dituztelarik horietan. La Sierrako bidetik eskuinera joan gaitezke eta Boveda bidearekin lotzean, Lalastrara joan.  

Senda Lerón PArque Natural de Valderejo

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

  1h.

Malda

  263 m.

Distantzia

  2,2 km.

Oharrak

Urtarrilaren 1etik abuztuaren 15era, partzialki itxita. Hegazti harkaiztarren hazkuntza-garaia.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Puron-Coronas bidea

Lahozetik Barreron mendatera

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Boveda bidea

Lalastratik La Sierra mendatera

Ikusi gehiago