detalle-ficha - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Bisita gidatua: Valderejo Parke Naturaleko hegazti alpetarrak
Jarduera honetan, Valderejoko Parke Naturaleko alpeetako hegaztien mundu liluragarrian murgilduko zara, ezagutuz nola bizi diren, zergatik diren hain bereziak eta zer erronka dituzten klima-aldaketak gero eta eragin handiagoa duen ingurunean.
Hasteko, sarrera labur eta atsegin bat egingo dugu, hegazti hauen bitxikeriak, ekosisteman duten eginkizuna eta populazioen bilakaera aztertzeko eta jarraitzeko erabiltzen diren teknikak ezagutzeko. Jarraian, Parke Naturalean barneratuko gara, hegazti hauek beren habitatean behatzeko eta tokian bertan identifikatzen ikasteko.
Haurrei zein helduei zuzendutako ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazio ekintza da. Adin txikikoek, gutxienez, arduradun nagusi batekin joan beharko dute.
Gidaria: Paco Zufiaur

Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak
‘Bisita parketxean’
Azalpen laburra: Parketxeko elementu ezberdinak azaltzen dira, besteak beste parke naturalaren maketa, animalia sarraskijaleen bizitzeko modua edo animaliek utzitako aztarnak eta arrastoak.
Iraupena: Ordubete
‘Valderejon lanean’ programa
Azalpen laburra: Puron ibilbidean zehar ekintzak burutuz, parke naturalean ematen diren mantentze lan eta kontserbatze lanak ezagutaraziko dira.
Iraupena: 2 ordu eta 45 minutu
‘Bideko harriak’ programa
Azalpen laburra: Puron ibaiaren ibilbidean, ekintzen bitartez parke naturalaren berezitasunak eta arazoak aztertuko ditugu. Arazo horiei buruz eztabaidatuko dugu eta konponbideak bilatuko ditugu.
Iraupena: 2 ordu eta 45 minutu
Nori zuzendua: Bigarren Hezkuntzarako programa da, baina Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloetara molda daiteke.
Beste ekintza batzuk

Bigarren Hezkuntza
‘Bisita parketxean’
Azalpen laburra: Parketxeko elementu ezberdinak azaltzen dira, besteak beste parke naturalaren maketa, animalia sarraskijaleen bizitzeko modua edo animaliek utzitako aztarnak eta arrastoak.
Iraupena: Ordubete
‘Bideko harriak’ programa
Azalpen laburra: Puron ibaiaren ibilbidean, ekintzen bitartez parke naturalaren berezitasunak eta arazoak aztertuko ditugu. Arazo horiei buruz eztabaidatuko dugu eta konponbideak bilatuko ditugu.
Iraupena: 2 ordu eta 45 minutu
‘Valderejon lanean’ programa
Azalpen laburra: Puron ibilbidean zehar ekintzak burutuz, parke naturalean ematen diren mantentze lan eta kontserbatze lanak ezagutaraziko dira.
Iraupena: 2 ordu eta 45 minutu
Nori zuzendua: Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloentzako programa da, baina Bigarren Hezkuntzara molda daiteke.
Beste ekintza batzuk
Haur Hezkuntza
Ikusi gehiago
Lehen Hezkuntza
Ikusi gehiago
Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak
Ikusi gehiago
Lehen Hezkuntza
“Parketxera bisita”
Azalpen laburra: Parketxeko elementu ezberdinak azaltzen dira, besteak beste parke naturalaren maketa, animalia sarraskijaleen bizitzeko modua edota animaliek utzitako aztarnak eta arrastoak.
Iraupena: 1h
“Valderejon bizirauten” programa
Azalpen laburra: Urtaroak Valderejon zein eragina duten erakustea eta bertako izaki bizidunek hartzen dituzten estrategietan neguan bizirauteko zakontzea du xede.
Nori zuzendua: LH 1. Zikloa (LH 1 eta 2). LH 2. Ziklora (LH 3 eta 4) molda daiteke
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
“Bizitza eraldatzen da” programa
Azalpen laburra: jolasen eta ekintzen bitartez parkeko baliabide naturalak gerturatzea, ikasleak naturarekiko errespetua sentzibilitzte eta kontzerbazioan haztea bilatzen du.
Nori zuzendua: LH 2. Zikloa (LH 3 eta 4). LH 1. Ziklora (LH 1 eta 2) molda daiteke.
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
“Valderejo zerutik” programa
Azalpen laburra: Ibilaldi eta ekintza ezberdinen bitartez, hala nola, sai arreen errolda, ornitologiaren munduan murgilduko gara Valderejoko hegaztiak balioan jarriz.
Nori zuzendua: LH 3. Zikloa (LH 5 eta 6)
Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu- 4 ordu
Beste ekintza batzuk
Haur Hezkuntza
Ikusi gehiago
Bigarren Hezkuntza
Ikusi gehiago
Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak
Ikusi gehiago
Haur Hezkuntza
“Parketxera bisita”
Azalpen laburra: Parketxeko elementu ezberdinak azaltzen dira, besteak beste parke naturalaren maketa, animalia sarraskijaleen bizitzeko modua edota animaliek utzitako aztarnak eta arrastoak.
Iraupena: ordubete
“Raskiren etxea” programa
Azalpen laburra: Valderejoko biztanleak ezagutuko ditugu ipun eta ibilbide txiki baten bitartez.
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Beste ekintza batzuk
Lehen Hezkuntza
Ikusi gehiago
Bigarren Hezkuntza
Ikusi gehiago
Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak
Ikusi gehiago
Fruituen ondare genetikoa kontserbatzea
Valderejoko Parke Naturaleko fruituen ondare genetikoa ezagutarazteko, 2006 urtetik aurrera Parke Naturalean dauden fruitu arbolak aztertzeko eta ezaugarritzeko lanak egin dira.
Fruitu arbola horiei buruzko informazio gehiago eta hobea jasotzeko ezaugarritze botanikoak zehaztu dira eta informazio etnobotanikoa jaso da. Bisitak eginez eta informatzaileen testigantzekin (batzuk haranean bizi izan zirenak eta beste batzuk gaur egun bizi direnak) 18 espezie ezberdinetako 164 fruitu arbola aurkitu zituzten.
Valderejoko Parke Naturaleko fruituen aniztasun genetiko hori ezagutarazteko, ez da bakarrik antzina landutako fruta materiala kokatu, baizik eta azterketa eremua gehitu da, egoera basatian dauden edo basati bihurtu diren fruitu arbolak ere aztertuz.
Ezaugarriek erakusten dute aurkitutako zuhaitzik gehienak ez datozela bat gaur egun ezagutzen ditugun barietate komertzialekin; horrek erakusten du aztertutako fruta arboletako asko tokiko barietatea direla. Aztertu diren 164 zuhaitz arboletatik kontserbatzeko interesgarriak dira 54.
Tokiko barietate hori Lalastran dagoen baratze batean gordeta dago, eta urtero jarduerak egiten dira proiektuaren hedapenerako




Beste proiektu batzuk

Birding – Hegaztiak behatzea
Hegaztiak behatzea — birdwatching edo birding bezala ere ezaguna — gero eta jende gehiago erakartzen duen ingurune naturalaz gozatzeko modu bat da. Valderejon ondare ornitologiko aberatsa dugu, ibilbide, behatoki eta gune egokituetatik ikus daitekeena.
Parkeko lurraldean barreiatuta, inguruko sai arre kolonia handiena hartzen duten kareharrizko hormatzarrak aurki daitezke, baita beste hegazti harkaiztar batzuk ere, hala nola belatxinga mokogorriak eta mokohoriak, sai zuriak, belatz handiak eta arrano beltzak. Hegazti hauek maiz egoten dira Arzena mendizerrako larre eta txilardietan janari bila; bertan bizi dira, halaber, beste hainbat txori, esaterako, buztanluzea edo mendi-berdantza.
Parkeko magalak arte, ametz, pago eta pinu gorrien baso zabalek estaltzen dituzte, eta baso-harraparien babesleku dira, hala nola arrano sugezale, aztore edo zapelatz liztorjalearena. Bailararen sakonean, landa-eremuak paseriforme ugariko komunitate bat hartzen du. Puron ibaia, haranetik Burgosera bidean haitzarte eder batean sartzen da, ur zozoarentzat habitat ezin hobea sortuz.
Parketxean, jarduera honetan hasi nahi dutenentzat, prismatikoak maileguan eskaintzen ditugu doan. Edozein ibilbide hasi aurretik, gomendagarria da Hegaztiak ikusteko kode etikoa kontsultatzea, espezie basatiak eta haien habitatak errespetatzeko
Behatokiak
Espezie iheskorren behaketa errazteko, bi behatoki jarri ditugu eskura:
Hegazti txikientzako behatokia
Parketxearen atzealdean kokatua. Lau lagunentzako tokia duen espazio itxi honek bisitariei aukera ematen die hegazti txikiak inolako eragozpen egin gabe behatzeko. Sarrera librea eta doakoa da; hala ere, hurrengo inprimakiaren bidez erreserba eginez gero, Parketxearen ordutegian leku bermatua izango duzu eta erreserbarik gabe gerturatzen direnen gainetik lehentasuna izango duzu: https://calendar.app.google/fdxsvEjVwqV39SjD9




Sai-arrearentzako behatokia
“Cubo” izeneko tokian kokatua, amildegietara eta eremu harritsuetara bereziki orientatua. Leku ezin hobea da sai arrearen eta beste hegazti harkaiztarren behaketarako. Gomendagarria da prismatikoak edo teleskopioa eramatea, harkaitz-magalek eta haien zuloek gordetzen dutena zehaztasunez ikusi ahal izateko.



Ibilbide ornitologikoak
Valderejotik hegaztiak behatzeko bereziki interesgarriak diren ibilbideak jarrai ditzakezu. Hona hemen ibilbide gomendatuenetako batzuk:
Valderejoko Parke Naturala nahiko txikia da, 3500 hektarea ditu, baina hala ere, askotariko giroak eta paisaiak daude bertan.
Bederatzi ibilbidez osatutako sareak ibiltariari aukera ematen dio parke natural honetako txokorik ederrenak ezagutzeko, landareak eta animaliak ikusteko eta, horrez gainera, lurralde honetan bizi diren eta bizi izan ziren gizakien ohituren eta kulturaren berri izateko. Ibilbide gehienak motzak dira, baina elkarrekin lotu daitezke “ibilaldi luzeak” egin nahi izanez gero. Zure ibilbidea antolatzerakoan, kontuan izan ur iturri bakarra duen tokia Lalastra dela.
Hainbat bide daude parkeko eremu altuenetara joateko –La Sierra, Vallegrull, Leron, Boveda–, eta bertan egonik ikuspegi panoramiko ederraz gozatu daiteke, Valderejo eta haran mugakideak ikusi daitezkeelako. Horregatik, leku horiek aztarnak utzi zituzten haraneko antzinako bizilagunengan. Horren adibide garbia dira Done Laurendiko tumulu zelaia eta Lerongo menhirra. Bide gehienak lau herrietako batean hasten dira, hondarretan dauden herrietatik (Villamardones eta Ribera) edo oraindik “bizirik” daudenetatik (Lahoz eta Lalastra) hasi daitekeelarik oinez. Herrietatik paseatzean antzinako erabilerak eta ohiturak ikusi daitezke, batzuk oraindik ere mantentzen direnak. .

Noiz:
Urriak 26 igandea

Hasiera puntua:
Valderejoko Parketxea (Lalastra)

Publikoa:
Publiko guztiak
Zer egingo duzu urriaren 26an? Xendazaletasuna eta natura gustuko badituzu, ezin duzu Valderejo Parke Naturalean zehar XXII. ibilaldia galdu. Aurten 22. edizioa ospatzen duen ekitaldi honek kirol honen bidez parkeko baliabide natural eta kulturalak ezagutzera gonbidatzen du publikoa.
Horretarako, bi ibilbide prestatu ditugu:
Ibilbide luzea
Valderejoz kilometro gehiagotan gozatu nahi duten partaideentzat pentsatutako ibilbide berria.
- Distantzia: 21,2 km
- Hasiera ordua: 9:00 (8:40 dortsalen banaketa)
- Gehieneko amaiera-ordua: 16:00
- Aldea: 844 metro
- Solido eta likidoen hornidura-puntua 6,6. km-an eta likidoena 14. km-an
- Ibilbidea deskarga dezakezu
- Informazio- triptikoa: Ibilbide luzea 2025
Ibilbide familiarra
Ibilbide hau haurrak dituzten familientzat eta ibilaldi lasaiagoa nahi duten partaideentzat pentsatua dago. Gainera, bilaketa jolas bat ere izango du, martxan zehar eremua ikuska dezazuen (adina: 14 urte arte).
o Distantzia: 10,4 km
o Hasiera ordua: 10:30 (10:10 dortsalen banaketa)
o Gehieneko amaiera-ordua: 16:00
o Aldea: 418 metro
o Solido eta likidoen hornidura-puntua 6,6 kilometroan.
- Ibilbidea deskarga dezakezu
- Informazio- triptikoa: Ibilbide familiarra 2025
- Bilaketa jolasa: Anima zaitez bilaketa jolasean parte hartzera! Erakutsi zure arakatze-trebetasuna erronkak betez eta aparteko oparia eraman ezazu.
Gainera, bertako produktuen zozketa eta bestelako sorpresak izango ditugu.
Oharrak
- Ekitaldiak Gurutze Gorriaren eta Gaubeako Babes Zibilaren babesa izango du.
- Antolatzaileak ez dira arduradunak izango ibilaldiaren zehar agertu daitekeen istripuengatik.
- Antolatzaileek aldatu ditzakete ibilbideak partaideen segurtasuna bermatzeko.
- Ibilaldian zehar errespeta ezazu Parke Naturala eta bere araudia
Ondoren, naturaz gozatzeko aukera emango diguten jarduerak mordoa aurkezten dizkizuegu.
Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

Familientzako turismoa
Etxeko txikienentzako planik egin nahi baduzu, parke naturalean baliabide ugari dituzu eskura.
Ondoko ideiak proposatzen dizkizugu:
- Interpretazio ibilbidea Lalastra herrian. Villamardonesera bidean zenbait elementu etnografiko bisitatu daitezke, besteak beste museo etnografikoa, ferratzeko zaldikoa, garbitokia, bolatokia, elizako eguzki erlojua, ogia egiteko labea eta errota.
- Piknikak egiteko gunea dago Lalastrako atsedenlekuan, zabu, askaldegi, barbakoa eta guzti.
- Bisitatu Parketxea eta ezagutu hobeto inguruko ondare naturala. Seguru maketa asko gustatzen zaizuela. Eraikin osora sar daiteke jaioberrien kotxeekin eta fardelak aldatzeko guneak daude komunetan.
- Ikusi ezazue parketxe atzean dagoen hegaztien begiratokia.






Ibilbideren bat egin nahi baduzu, ondoko proposamenak dituzu egokienak:
- 1. Puron bidea- haitzartea: ibilbideak 10,4 km-ko distantzia du eta gutxi gorabeherako desnibela 300 m-koa da; joan-etorria egiteko 3 ordu eta 15 minutu inguru beharko dituzue. Oso gomendagarria da 7 urte baino gehiagoko ume mendizaleentzat.
- 2. Done Laurendiko bidea egokia da baita ere familiarekin egiteko, oso polita baita (baso eta ikuspegi ezberdinak…). Distantzia haitzarteko ibilbidearen erdia da, hau da, 5,2 km joan-etorrian, eta desnibela 250 metro ingurukoa da; ibilbide osoa egiteko ordubete eta 40 minutu inguru beharko dituzue. Errotatik eta Villamardonesko herri abandonatutik pasatzen da, eta zailtasun bakarra azken 200 metroak dira desnibela altua baita, baina hala ere, nahiko tarte motza denez, ez da esfortzu fisiko gehiegirik egin behar.
- 3. 7 urte baino gutxiago duten umeekin alemaniarren urtegiraino joateko aukera dago. Lahozetik 10 minutura dago (525 metrora), eta bertan hainbat anfibio eta lore ikusi daitezke zelaietan.
- 4. Beste aukera bat Villamardones herri abandonatura joatea da (1,16 km Done Laurendi bidetik), eta ehunka urte dituen haginaren ondoan merienda jatea.
- 5. Bukatzeko, 5 km-ko ibilbide didaktiko bat dago, zailtasun baxua duena, eta ordubete eta 30 minutuan egin daitekeena. Ibilbidean zehar hainbat azalpen ohol daude, ikusi ditzakegun baliabide natural guztiei buruzko informazioa jasotzen dutenak. Oholak ikusmen desgaitasunak dituzten pertsonentzako ere egokituta daude, azalpenak braillez ere idatzita daudelako.
Familientzako jarduera ugari antolatzen ditugu urte osoan zehar. Eman izena gure newsletterra jasotzeko eta guztiaren berri izateko


Puron - Santa Ana
Ribera herri abandonatutik eta Puron ibaiaren haitzartea
Puron ibaia Lahoz gainean jaiotzen da. Parke Naturalaren hasierako errekasto txikia hazi egiten da, ibilguak handitzen direlarik ibaiadar eta iturburu txikiekin. Valderejo atzean utzi aurretik Burgosko lautadan sartzen da Ebro ibaia bilatuz eta Arzena mendigunea zeharkatzen du mendi zintzur handia sortuz, milaka urtetako errepide baten testigu naturala delarik.






Beste ibilbide batzuk

El Cubo - Vallegrull
Begiratoki onenak eta txoriak ikusteko leku paregabeak
Recuencoren ondoren, Vallegrull da Parke Naturaleko bigarren mendirik altuena. Mendira igotzeko nahiko esfortzu egin behar da, baina guztia ahaztuko zaigu igotzean bistak ikusi ondoren, Done Laurendi ermitako ikuspegiarekin osatzen direlarik. El Cubo sai arreek osatutako Euskadiko kolonia handiena ikusteko leku pribilegiatua da.




Beste ibilbide batzuk

Zabalate
Valderejoko basoak
Zabalate ibilbidea egitean Parke Naturaleko baso ekosistema nagusiak ikusten dira. Ibilbidearen luzera eta desnibel baxua direla-eta, hezkuntza helburuetarako erabiltzen den ibilbidea da, baina horrez gain, paisaia elementu ederrak ditu, begirada bakar batekin Valderejoko mendi nagusiak ikusi baitaitezke.



Toki interesgarriak
Valderejoko elementu nagusienetako bat basoak dira. Fauna espezie oso interesgarriak bizi dira basoetan, eta horien barne daude baso hegaztiz osatutako komunitateak (amilotxak, kaskabeltzak eta garrapoak), saguzarrak eta anfibioak.
Beste ibilbide batzuk

Done Laurendi
Gizakiak paisaian utzitako aztarnak
Ezinbestean bisitatu beharreko begiratokia da Done Laurendi ermita, bertatik Valderejoko erreferentziazko leku ia gehienak ikusi baitaitezke. Inguru horrek laburbildu egiten ditu naturak gizakien okupazioarekin eta baliabideen erabilerarekin izandako gorabeherak. Azken finean, Historiaurretik gaur egunera arte paisaia eraldatu duten jarduerak ikusi daitezke.









Toki interesgarriak
Done Laurendi ermitatik paisaia ederra ikusi daiteke, altueran eta parkeko erdigunean kokatuta baitago -Valderejoko erdi-erdian dago-, eta horrez gain, santutegia dago, eta haraneko herrietako biztanleak abuztuaren 10ean bertara joaten dira erromesaldian, erromeria izaten baitute.
Beste ibilbide batzuk

Coronas-Leron
Puron ibaiaren iturburutik
Ibilbide zoragarri honetan, Lalastratik eta Lahozetik Purongo iturburua zeharkatuko dugu Parke Naturaleko goi lautadetatik. Paisaia zoragarriez gain Valderejoko tolesdura antiklinalaren egitura geologiko interesgarria dago, baita Castrilloko bizkarreko arkeologia aztarnategiak eta El Gustalgo menhirra ere.






Toki interesgarriak
Ibilbide hau ezinbestekoa da Parke Naturaleko egitura geologikoa ezagutzeko, Valderejo-San Zadornileko tolesdura antiklinal guztia ikusten baita, zeinaren ipar-mendebalde/hego-ekialde ardatzak haranaren norabidea eta hura mugatzen duten erliebeak antolatzen dituen.
Beste ibilbide batzuk

La Sierra bidea
Bidezidorraren deskribapena
La Sierrako mendatetik Done Laurendi ermitaraino
Bovedako bideko azken zatian hasten da, La Sierra mendateko gainaldean. Gutxi markatutako bide bat ezkerrera doa eta Recuencoko mendi tontorrerainoko gandorra igarotzen du.
Bide haitz artetik doa, hainbat lore ikusi daitezkeelarik. Geroago pagadi bat dago, eta hura igarotzean, ezkerreko aldean oso argi ikusten da Lahoz herria, eta atzean Recuencoko mendi gailurra.
Ezkerrean gurutze bat atzean utzi ondoren, Leron mendateko muinoraino iritsiko gara. Altitude horietako landaredia nagusia txilarrek osatzen dute. Hemendik haranera jaisteko aukera dago Lerongo bidetik edo Recuencora ere igo gaitezke. Haitzak inguratuz, bidean aurrera egiten da pago eta pinu txikien artean, eta Barreron mendatera iritsiko gara. Bertan, Puron-Coronas bidearekiko lotura egin daiteke eta Lahozera jaitsi.
Aurrera jarraituz Done Laurengi ermita eta Vallegrull mendia ikusi daitezke. Bidegurutzera iristean aurrera jarraitu eta Done Laurendi ermitara iritsiko gara, haranaren zaindariaren ermitara. Hortik Vallegrullera jaitsi gaitezke, edo Done Laurendi bidetik Villamardonesera joan gaitezke.

DATUAK
Denbora

Malda
314 m.
Distantzia
9,4 km
Observaciones
Parcialmente cerrada del 1 de enero al 15 de agosto. Época de cría de aves rupícolas
Beste bidezidor batzuk

