Turismo familiar valderejo - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Familientzako turismoa
Etxeko txikienentzako planik egin nahi baduzu, parke naturalean baliabide ugari dituzu eskura.
Ondoko ideiak proposatzen dizkizugu:
- Interpretazio ibilbidea Lalastra herrian. Villamardonesera bidean zenbait elementu etnografiko bisitatu daitezke, besteak beste museo etnografikoa, ferratzeko zaldikoa, garbitokia, bolatokia, elizako eguzki erlojua, ogia egiteko labea eta errota.
- Piknikak egiteko gunea dago Lalastrako atsedenlekuan, zabu, askaldegi, barbakoa eta guzti.
- Bisitatu Parketxea eta ezagutu hobeto inguruko ondare naturala. Seguru maketa asko gustatzen zaizuela. Eraikin osora sar daiteke jaioberrien kotxeekin eta fardelak aldatzeko guneak daude komunetan.
- Ikusi ezazue parketxe atzean dagoen hegaztien begiratokia.
Ibilbideren bat egin nahi baduzu, ondoko proposamenak dituzu egokienak:
- 1. Puron bidea- haitzartea: ibilbideak 10,4 km-ko distantzia du eta gutxi gorabeherako desnibela 300 m-koa da; joan-etorria egiteko 3 ordu eta 15 minutu inguru beharko dituzue. Oso gomendagarria da 7 urte baino gehiagoko ume mendizaleentzat.
- 2. Done Laurendiko bidea egokia da baita ere familiarekin egiteko, oso polita baita (baso eta ikuspegi ezberdinakā¦). Distantzia haitzarteko ibilbidearen erdia da, hau da, 5,2 km joan-etorrian, eta desnibela 250 metro ingurukoa da; ibilbide osoa egiteko ordubete eta 40 minutu inguru beharko dituzue. Errotatik eta Villamardonesko herri abandonatutik pasatzen da, eta zailtasun bakarra azken 200 metroak dira desnibela altua baita, baina hala ere, nahiko tarte motza denez, ez da esfortzu fisiko gehiegirik egin behar.
- 3. 7 urte baino gutxiago duten umeekin alemaniarren urtegiraino joateko aukera dago. Lahozetik 10 minutura dago (525 metrora), eta bertan hainbat anfibio eta lore ikusi daitezke zelaietan.
- 4. Beste aukera bat Villamardones herri abandonatura joatea da (1,16 km Done Laurendi bidetik), eta ehunka urte dituen haginaren ondoan merienda jatea.
- 5. Bukatzeko, 5 km-ko ibilbide didaktiko bat dago, zailtasun baxua duena, eta ordubete eta 30 minutuan egin daitekeena. Ibilbidean zehar hainbat azalpen ohol daude, ikusi ditzakegun baliabide natural guztiei buruzko informazioa jasotzen dutenak. Oholak ikusmen desgaitasunak dituzten pertsonentzako ere egokituta daude, azalpenak braillez ere idatzita daudelako.
Familientzako jarduera ugari antolatzen ditugu urte osoan zehar. Eman izena gure newsletterra jasotzeko eta guztiaren berri izateko