Eduki publikatzailea

Eguneko astronomia tailerra: Eguzki mugimendua, itzalak, urtaroak eta eklipseak

Valderejoko Parketxea

 

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik aldatzen diren urtaroak edo nola gertatzen diren eguzki-eklipseak? Jarduera honetan, modu praktiko eta atseginean, Eguzkia gure zeruan nola mugitzen den eta Lurrarekin eta Ilargiarekin zer lotura duen jakingo dugu. Itzalak interpretatzen eta egunen iraupena ulertzen ikasiko dugu eta 2026ko abuztuaren 12ko Eguzki eklipse osoaren gakoak ezagutuko ditugu. Gainera, eguzki-behaketa erabat segurua egingo dugu teleskopio egokituen bidez, eguzki-orbanak eta gure izarraren beste xehetasun liluragarri batzuk ikusteko.

Galduko duzu?

 

Oharra: Inoiz ez behatu eguzkia zuzenean, eta are gutxiago teleskopio baten edo iragazki egokirik gabeko prismatiko batzuen bidez. Arrisku larria dago begietan kalte konponezinak eragiteko eta erredurak izateko, bai eta sutea ere.
 

 

Dinamizatzailea: Gaubea Astronomia Kultur Elkartea

 

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioan izena ematea.
Jardueran izena ematea posta elektronikoz baieztatzen da (spam karpeta ere berrikusi).
Data
Ekainak14, igandea
Ordutegia
12:00-13:30
Lekua
Valderejoko Parketxea
Hizkuntza
Gaztelania
Nori zuzendua
Publiko guztiak