07 Senda Vallegrull eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Vallegrull bidea
Bidezidorraren deskribapena
Riberatik Vallegrullera
Bide hau Ribera izeneko abandonatutako herrian hastean da. Herria zeharkatu ondoren, eskuinera egiten duen bide batetik jarraituko dugu. Zelai batzuk igaro ondoren, bidea pinudi zoragarri batean sartzen da, eta pixkanaka geroz eta altuago egongo gara. Pinu gorrien artean pago zoragarriak ikusi daitezke. Aurrera egin ahala, ezkerrean harrizko hesi handi bat atzean utziko dugu, Vallegrull mendiaren ipar-ekialdean dagoena. Haitz horietan jartzen dituzte habiak sai arreek.
Gorako bidea pinudi barrutik egiten da; aldapa ez da hain handia, eta horrela iritsiko gara La Sierra bidera. Hemen, Done Laurendi ermitara joan gaitezke eskuinera doan bidea hartuz. Bertatik joan gaitezke ondoren Villamardones izeneko abandonatutako herrira, eta ondoren Lalastrara, eta azkenik, Puron bidetik Riberara itzuliko gara.
Vallegrullera igotzeko ezkerrera egin beharko dugu, eta pinu gorri batzuen ondotik gora egiten hasiko gara. Igoera nahikoa gogorra da, eta bukatzean gailurraren gandorrera iritsiko gara. Ezkerrera bira egin eta paseo motz eta leun bat egingo dugu alde batera eta bestera dauden paisaia zoragarriak disfrutatuz, eta halaxe iritsiko gara 1226 metro dituen Vallegrullgo tontorrera.
DATUAK
Denbora
1h. 30 min.
Malda
101 m.
Distantzia
5,2 km.
Oharrak
Urtarrilaren 1etik abuztuaren 15era, partzialki itxita. Hegazti harkaiztarren hazkuntza-garaia.