Eduki publikatzailea

Senda San Lorenzo Parque Natural de Valderejo

Done Laurendi bidea

Bidezidorraren deskribapena

Villamardonestik Done Laurendi ermitara

Lalastratik, errepide zaharretik joanez gero, Villamardones izeneko abandonatutako herrira iritsiko gara. Hondarretan dagoen elizaren aurrean kokatutako hagin bat izango da gure erreferentzia malda txikia duen bidea hartzeko. Eskuinean pinu gorriz eta pago ederrez osatutako baso batean sartuko gara, eta pixkanaka igoz ermitaraino iritsiko gara. Basoa igaro ondoren malda handiagoa da.

Iritsi garela jakingo dugu haitzen ondoan kokatutako metalezko gurutze handia ikustean. Hor, haranaren lautada zoragarria ikusiko dugu, baita Boveda eta Gobea mendateetako haitzak ere. Done Laurendi ermitatik Vallegrull bidearekin lotura egin daiteke Riberara jaisteko edo Vallegrull mendiaren tontorrera joan gaitezke. Sierra bidea ere hartu genezake.    

Senda San Lorenzo Parque Natural de Valderejo
Senda San Lorenzo Parque Natural de Valderejo

Ordezko bideak

Ezkerrera jarraitu ermitarako bidean zelaietatik, pinu txikien eta ipuruen artetik, eta “El Cubo” izenez ezagutzen den ingurura arte jaitsi. Bertan, 100 metro oinez egin ondoren, hegaztien behatoki batera iritsiko gara, eta bertatik Vallegrullgo harkaitzak ikusiko ditugu. Putzutik behera egingo dugu ipuru baso batetik, eta ezkerrean utziko dugu hesi bat. Ondoren, bidea pagadi basoetan sartzen da.

Ezkerrerako bihurgunearen ondoren eremu txiki batera iritsiko gara eta berriz ere pagadi eta hurrondo artean sartu eta Villamardonesko haginera iritsiko gara.  

Senda San Lorenzo Parque Natural de Valderejo

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

Senderismo Parque Natural de Valderejo  1h.

Malda

Senderismo Parque Natural de Valderejo  235 m.

Distantzia

Senderismo Parque Natural de Valderejo  2,6 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Boveda bidea

Lalastratik La Sierra mendatera

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Vallegrull bidea

Riberatik Vallegrullera

Ikusi gehiago