08 Senda Portilla eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Portilla bidea
Ibilbidearen deskribapena
Lalastratik Riberara Portillako zelaietatik
Ibilbidea Lalastran hasten da, eta ondoren Interpretazio Zentroaren aurreko seinaleztatutako bidea hartuko dugu, eta metalezko hesia igaro ondoren ezkerrera egin eta pixkanaka gora egingo dugu pinu artean.
Beste hesi bat inguratu ondoren landareak aldatu egiten dira, eta orain ipuru basoak ikusiko ditugu. 30-45 minutu ondoren Portillako zelaietara iritsiko gara, eta jada arteak ikusiko ditugu. Eskuinean Puron bidera jaisten den bidea albo batera utzi eta Lalastrara itzuli gaitezke ibaiari jarraiki, eta beraz, ibilbide motzagoa egiteko aukera dago. Aurrera jarraituta bidegurutze bat dago, eta ezkerreko bidetik jarraitu behar da pinu eta pagoen artetik beste bidegurutze batera iritsi arte, eta hortik eskuinetara jaisten hasiko gara. Putzu txiki bat igaro ondoren bidegurutzean ezkerrera joan behar gara.
Hesi bat zeharkatu eta Ribera harana eta Santa Ana haitza ederrak ikusiko ditugu. Landare gehienak orain arteak dira, pinu eta erkametz batzuk ere badaudelarik. Berriz ere ezkerreko hesiak igaro eta zelaietatik behera jarraituko dugu, linea elektriko baten azpitik igaroz. Azkenean Riberara iritsiko gara
DATUAK
Denbora
1h. 30 min.
Malda
182 m.
Distantzia
6,6 km.