Eduki publikatzailea

Senda Boveda Parque Natural de Valderejo

Boveda bidea

Bidezidorraren deskribapena

Lalastratik La Sierra mendatera

Lalastratik abiatuko gara errepidetik, San Zadornil-erako norabidean. 200 metrora antzinako gurutzadura dago, eta bertan, ezkerrean dagoen bidea hartu behar da, inguruan elorri zuriak, gereziondoak, arrosak, astigarrak eta abar dituena, guztiek ere hesi natural garrantzitsua osatzen dutelarik. Bidea gorantz hasten da, alde bietan zereal zelaiak ikusten direlarik.

Malda gogorragoa bihurtzen denean, pinu gorriz osatutako pinudian sartuko gara, eta lehendabizi eskuinera egin beharko dugu eta gero ezkerrera, eta azken bihurgune horretan pinudian sartzen den bidea eskuinetara utziko dugu. Landarediaren artean arteak daude, pixkanaka pinu gorriak ordezkatzen dituztenak. Bideari jarraituz La Sierra mendatearen gaineko aldera iritsiko gara (1.100 m), eta hortik parke osoa eta paraleloan dagoen Valderejoko harana ikusiko ditugu, bertan dagoelarik Boveda herria.

Goian gaudela, eskuineko bide bati jarraituz, 1.116 metro dituen Arrayuelas mendira joan gaitezke. Era berean, mendatetik ezkerrera joanez gero, La Sierra bidearekiko lotura aurkituko dugu.     

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

Senderismo Parque Natural de Valderejo  40 min.

Malda

Senderismo Parque Natural de Valderejo  185 m.

Distantzia

Senderismo Parque Natural de Valderejo  1,5 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Leron bidea

Lahozetik Leron mendatera

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Done Laurendi bidea

Villamardonestik Done Laurendi ermitara

Ikusi gehiago