Eduki publikatzailea

25 aniversario valderejo

25. urteurrena.

1992an Valderejo Parke Natural izendatu zuten, eta Urkiolaren ondoren (1989) EAEko babes figura honen barne katalogatu zen lehenengotariko espazioa izan zen, zehazki guztiz Araban kokatuta daudenetatik lehenengoa . 2017an izendapenetik 25 urte igaro ziren, eta Arabako Foru Aldundiak zilarrezko ezteiak ospatzeko hainbat jarduera eta ekimen antolatu zituen. Egunik garrantzitsuenak maiatzaren 20 eta 21 izan ziren, ate irekien asteburua antolatu zutelako. Larunbatean eta igandean hainbat ekintza egin zituzten, besteak beste irteera etnografikoa, tximeleten oasia egitea, kutxa-habien tailerra eta zenbait jarduera gauetan baita ere.

Gainera, Iñaki Zorrakin biologoa eta marrazkilaria omentzeko ekimena egin zen (ᵻ 2002), baita Pedro Uribe-Echebarria (ᵻ 2013) omentzekoa ere, beraien ibilbide profesionalarengatik eta ondare naturala kontserbatzeko egindako lanarengatik, baita “Valderejoko Parke Naturaleko Bizitza” izeneko liburuan parte hartu izanagatik ere. Oroimenezko bideo bat ere egin zuten.

Ekimen ofizialak bukatzeko, “denboraren kapsula” bat lurperatu zuten. Kutxa hori 25 urte barru aterako dute, eta elementu hauek ditu barnean:

  • 2017ko maiatzaren 20ko egunkariak, kapsula lurperatu zen eguna egiaztatzeko.
  • Sai baten luma, Parke Naturalaren sinbolo gisa.
  • 90eko hamarkadako bisita liburua, parkeko bisitariak ordezkatzeko.
  • Haraneko 4 herrietako elizen zenbait argazki herritarrak omentzeko.
  • Uribarri Gaubeako ikastetxeko ikasleen argazki batzuk, haraneko etorkizuna baitira.
  • Pedro UribeEchebarriaren betaurrekoak, eta Iñaki Zorrakinen giltzatako bat ezkur formarekin.

Denboraren kapsula parketxe aurrean lurperatuta dago, eta zehazki non dagoen adierazten duen xafla ikusgarri dago.

 

Urtean zehar beste ekintza batzuk ere egin ziren. Garrantzitsuenen artean daude Lalastran antolatutako tokiko produktuen azoka. Bertan pertsonez osatutako gazteluen erakustaldia egin zen, Done Laurendiko jaietan egiten zen moduan, eta zumarrak landatu zituzten, 80ko hamarkadan haranetik desagertu zirenak.

 

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Kultura ondarea

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti sarraskijaleak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Fruituen ondare genetikoa kontserbatzea

Ikusi gehiago