Patrimonio cultural proyecto eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Kultura ondarea
Valderejo denbora luzean zehar gizakiekin loturan egon da, eta gizakien aztarnak paisaian ikusi daitezke. Besteak beste haranaren atzeko larreak edo Puron haitzartean hondeatutako bidea. Denboran zehar hainbat elementu arkeologiko eta kultural sortu dira, besteak beste Neolitikoko menhirrak eta XX. mende erdialdean abandonatutako herriak.
Vaderejo Parke Natural izendatu zutenetik lan handia egiten ari dira ondare hori ezagutarazteko, eta ondorioz, parkea bisitatzen dutenek gaur egun hainbat interpretazio elementu ezagutu ditzakete.
Lalastran, museo etnografikoaz gain, herria zeharkatuz hainbat elementu kultural ezagutuko ditugu, besteak beste ferratzeko zaldikoa edo garbitokia. Villamardonesera bidean eraberritutako errota zaharra dago, eta Ribera herrian eliza erromanikoko margolan muralak ikusiko ditugu. Hondar arkeologikoak ere badaude, besteak beste Gustalgo edo Castrilloko menhirrak, tumulu zelaiak eta labar pinturak.
Azken urteetan egindako lanei esker, Portillo Lerongo Mestaren etxola eraberritu da, baita Villamardonesko iturria ere.