Eduki publikatzailea

Behaketa astronomikoa: San Lorentzoren malkoak Valderejo Parke Naturalean

 

Abuztuaren 9an, non ikusiko dituzu pertseidak? Duen altitude garai eta argi-kutsadura txikiagatik, Valderejoko Parke Naturala naturaren ikuskizun honetaz gozatzeko leku aparta da.

 

 

Ekintza honetan, Gaubea Astronomia Kultur Elkarteko gidari espezializatuen eskutik, astronomiari buruz ikasteaz aparte, fenomeno hauen inguruko alderdi historiko, mitologiko eta bitxikeriak ezagutuko ditugu ere.

 

 

*Nahiz eta udan egon, gauak freskoak dira, beraz, gomendagarria da hotzetik babesteko arropa eramatea.


** Gau horretan zerua estalita baldin badago, ekintza osoa barrualdean gauzatuko da, eta modu erraz, dinamiko eta parte-hartzaile batean astronomiarekin lotutako gaiak eta bitxikeriak landuko dira.


*** Nahi duenak, prismatiko arruntak eraman ditzake, eta duenak, argitxo gorriren bat, sakeleko telefonoen eta linternen argiak ekiditeko.

Data
Abuztuak 9, larunbata
Ordutegia
21:30 – 01:00
Lekua
Valderejoko Parke Naturala
Udalerria
Lalastra

Hizkuntza
Gazteleraz
Nori zuzendua
Publiko guztiak