Eduki publikatzailea

Hegaztien migrazioa Valderejoko Parke Naturalean

Hegaztiek zergatik migratzen duten jakin nahi duzu? Naturaren fenomeno garrantzitsu hau ulertzen joateko, ipuin kontalari bat eta tailer dibertigarri bat egingo ditugu hegaztien migrazioari eta helmugara iritsi arte aurkitzen dituzten arazo edo gorabeherei buruz. Amaitzeko, ibilbide gidatu bat egingo dugu Valderejoko Parke Naturaletik, inguruko hegaztiak ikusteko.

 

Bisita ibilbide naturalistiko bat izango da Valderejoko Parke Naturaletik zehar, horregatik, umeentzako aulkiekin etortzea ez da gomendagarria.

 

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Data
Ekainak 23, igandea
Ordutegia
10:30-14:30
Lekua
Valderejoko Parketxea

Hizkuntza
Gaztelania
Nori zuzendua
Familiak – Publiko guztiak
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Dinamizatzailea: SEOBirdLife