Agenda de actividades Junio 2021 eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea

Jardueren agenda
Ibilbide gidatuak – 2021eko uztaila
Ondoren, 2021 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.
Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.
Espazioari begirada bat: Jolastu eta esperimentatu ilargiaren eta eguzkiaren mugimenduarekin, haren argiarekin eta faseekin. Zatoz eguzki sistemari buruz ikastera udan gaueko zeruari buruzko proiekzio batekin amaituko den jarduera baten bidez (konstelazioak, nebulosak eta askoz gehiago).
- Adina: 10+.
- Ordutegia: 17 - 19:30
Tximeleta goiza: 2 orduko ibilbide zirkularra (3 km); parke naturalean bizi diren tximeletak identifikatu eta ezagutu ahal izango dira, adituen laguntzarekin. Jarduera 30 minutuko hitzaldi batekin hasiko da, parketxearen kanpoaldean, eta xehetasun batzuk erakutsiko dira, haiek desberdintzeko.
- Adina: 5+.
- Ordutegia: 11:30-14
Sketching lantegia: Deskubritu aire zabaleko pintura azkarraren sekretuak eta konektatu zure ingurune naturalarekin eta landa ingurunearekin. Parte hartzaileei oinarrizko materiala emango zaie.
- Adina: 8.
- Ordutegia: 10-13
Done Laurendi: Gutxi gorabehera ordu eta erdiko ibilbide lineala, Lalastran hasi eta Villamardonesko herri hustua zeharkatzen duena eta Done Laurendiko ermitan amaitzen dena. Handik, haranaren bista ikusgarriak ikus daitezke.
- Adina: 7+.
- Ordutegia: 10 – 13
Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.
JARDUERAK

Online Ingurumen Hezkuntza
Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria.
Ikusi gehiagoHARPIDETU
Parke naturalak bisitari ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu asteburuetan urte osoan zehar.Jarduera horien helburu nagusiak, batetik, eremuaren natura eta kultura balioak ezagutzera ematea da eta, bestetik, bisitariak etengabe egiten diren zaintza ekintzen parte hartzaile bihurtzea.Jardueretan parte hartzeko, alde aurretik izena eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz.Gure eskaintzaz jakin nahi baduzu, begiratu jardueren agendan.
Beste parke batzuetako jarduerak
Kontsultatu beste parke natural batzuetako jardueren agenda: