actividades y deporte valderejo eu - valderejoparkea
Eduki publikatzailea
Jarduerak eta kirola
Valderejo-Añana BTT zentroa
Valderejo-Añana BTT zentroa Angostoko kanpalekuan kokatuta dago eta bertatik abiatzen dira zazpi ibilbide. Guztira 120 km-ko ibilbideak egin daitezke, eta bereziki nabarmentzekoa da inguruko orografia, haran independenteak ondo banatutako inguru paisajistikoekin eta norbere izaera dutenekin nahasten baitira.
Mendebaldeko haranetan historiako aztarnak kareharrian utziak izan dira, artea ermita oso txikietan gordeta dago, eta sustraiak lurrari lotuak daude paraje natural zoragarri baten barnean.
BTT Valderejo-Añana Zentroan beharrezko azpiegitura guztiak daude txirrindulariek gozatu ahal izateko, besteak beste bizikletak garbitzeko eremua, GPSak eta txirrindularitza materiala alokatzeko lekua (kaskoak, umeak eramateko aulkiak, eta abar), aldagelak eta dutxak, tailer mekanikoa, botikina, denda, igerileku klimatizatua, sauna eta taberna-jatxetxea. Aurretiaz hitzordua zehaztuta masajea ere erreserbatu daiteke.
HARREMANETARAKO DATUAK
Angostoko kanpina
Errepidea. Villanañe-Angosto, 2
01426 Villanañe (Araba)
Telefonoa
(+34) 945 353 271
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Otsailaren 15etik abenduaren 15era.